XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Binbitartean guk, militarren makilkada menpean gerebatitaratuz, nortasun azia mardultzen ari diagu; are ta tenkorrago, are ta kijoteago, dezteratzen ari gaituk.

Oraindik Vasconia minor baizik ez gerala? Egon pixkat.

Geroak esango Vasconia major eta maxima ere billakatu bageranentz, munduz mundu zaldun ibiltariarenak egitera aterako geranean.

Berebaitari fedea galdu zioneantxe galdu uan Don Kijote, galdu ta il.

Eztezagula ba galdu gerebaita aberatsari zor diogun fede ta itxaropena.

Eutsi, il edo bizi!.

Il-ez-naiaren erokeriak jota dagonak, aretxek soilki, senti eta bizi dezake Don Kijoteren bizitza

Erokeri bat dala gure Bizi Naia, amets bat dala! amets bat!.

Ta zer? zer da bizitza bera, bere izkutapen eta edertasun osoan, amets bat baizik?.

Amets bat, bai jaunak, iduri bat, itzal bat, gure Calderón-ek ain galaiki neurtiztu ta antzerkitu zigunez

Ta bizitza amets bat bada, utzi ba niri amaigabekoa amestu dezadan!.

Utzi, utzi, Aitorren belaunekuoi amaigabea amestu dezagun!.

Ez aztu, anaiok, nire arako gogakun ura, nirea aña zuena baituzute, Euskal Miñaren filosofi muña baitiagu: sufritzen dunak daki, ez bestek, maitatzen eta itxaroten.

Ta beste ura: obe ta obe oñazetan bizi, izateari pakean uko egitea baño

Ta batezere, zuen eta nire (gure!) Ekintza osoaren zuntoi oñarri ura, uraxe: Itxaropena diagu fedearen ama; ta fedea, Jainkoarena.

Esan nai da (eta barka katolikuok): fedea, amesten dugun Aberri aundiaren ama.

28. EUSKAL MIÑA, ZUREA

ABENDATSEK: - Zure babesera, Unamuno, bestelako seguru arkitzen gaituzu orain.

Gizadi zabalaren aurrerako gure larrimiñaren Albistari zaitugunez, eraman errezago zaigu beñola, zure abogadutzari esker, gure bakartea;(...).